politika

Urriaren 12an gerra zikinaren aurrean mobilizatzeko deia egin dute

"Horma bat jarri behar dugu herri honetara sufrimendua eta gerra baino ez dakarren bidearen erdian, eta herritarren mobilizazioaren eta presioaren bidez soilik lortuko dugu hori egitea", nabarmendu dute Jon Anzaren eta GALen biktimen senitartekoek.

2009ko urriaren 3a
17:48
Entzun
Jon Anza euskal militante desagertuaren senitartekoek, lagunek eta GALen biktimen familiek urriaren 12an gerra zikinaren aurrean mobilizatzen jarraitzeko deia egin dute gaur Hernanin (Gipuzkoa) eskaini duten prentsaurrekoan. "Urriaren 12an ez dugu ezer ospatzeko. Egun honek errepresioa, Guardia Zibila, tortura eta gerra zikina sinbolizatzen du Euskal Herrian. Honen aurrean konponbide demokratikoa da guk aldarrikatzen duguna. Eta argi dugu bide errepresiboa eta soluzio demokratikoak ez direla osagarriak, kontrajarriak baizik", nabarmendu dute.

Anzaren eta GALen biktimen familiek gaineratu dute, etorkizun demokratiko baterako bidean beharrezkoa ikusten dutela "halabeharrez mugarik ez duen errepresio eta jazarpen ero honi bidea ixtea". "Horma bat jarri behar dugu herri honetara sufrimendua eta gerra baino ez dakarren bidearen erdian, eta herritarren mobilizazioaren eta presioaren bidez soilik lortuko dugu hori egitea", berretsi dute.

ETAren bertsioaren arabera, apirilaren 18an desagertu zen Anza: egun horretan zuen hitzordua erakunde armatuko talde batekin Tolosako erdigunean (Okzitania). Ziur da ETA Tolosarako trena hartu zuela Anzak-haren senide eta lagunek adierazi zuten moduan-, baina zehaztutako hitzordura azaldu ez, eta ordutik Anzaren berririk ez dutela salatu du erakunde armatuak.

Atzo Marc Mariee Baionako prokuradoreak Anzari buruzko edozein datu ikertzeko prest daudela jakinarazi zuen eta azken egunetan zabaldu dena, Anza Espainiako Poliziak hil eta lurperatu zuela, ezin duela baieztatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.