EUSKAL HERRIA

Urriaren 13an egingo dute Goñiri eta Sagardoiri babesa adierazteko martxa

Larunbat honetan ziren manifestazioa egitekoak, baina atzeratzea erabaki zuten; izan ere, Herrira-ren aurkako polizia operazioaren kontra protesta egiteko, beste manifestazio batera deitu dute Bilbon.

2013ko urriaren 2a
16:05
Entzun

Xabier Sagardoi eta Luis Goñi Barañaingo gazte zigortuei babesa adierazteko manifestazioa urriaren 13an egingo dute, datorren  larunbatean egin beharrean. Hilaren 5ean ziren martxa egitekoak; ordea, Herrira-ren aurkako polizia operazioaren kontra protesta egiteko, manifestaldi batera deitu dute egun horretarako Bilbon, eta Iruñekoa 13ra atzeratzea erabaki dute antolatzaileek.

"Eskubide zibil eta politikoen aurkako eraso honek herri bezala erantzutea eskatzen du, eta hamaika antolakundek larunbaterako Bilbon antolatutako mobilizazioari lehentasuna eman behar zaiola ikusten dugu", adierazi dute.

Salatu dute "operazio, epaiketa eta sententzia politikoek" ez dutela "inoiz zentzurik izan, eta are gutxiago gaur egun Euskal Herrian zabaldu den agertoki berrian".

Desobedientziaz libre bizi lelopean elkartuko dira Iruñeako Golem zineman, 12:00etan: "Duela aste bat baino garrantzia handiagorekin desobedientziaren bidea indartu beharra dugu, eta urriaren 13an Iruñeako kaleetan desobedientziaren aldeko uholde laranja sortuko dugu".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.