ondarroako herri harresia

Urriaren 13ra atzeratu da Ondarroako 'herri harresian' izan zirenen aurkako epaiketa

Auzipetuek ukatu egin dituzte leporatzen zaizkien delituak. Eleak mugimenduak elkarretaratzea egin du goizean auzipetuei babesa agertzeko, eta salatu du "bertan sortutako auzia" dela hau.

Eleak mugimenduak deitutako elkarretaratzea Bilboko epaitegien aurrean. ARGAZKI PRESS
2014ko irailaren 24a
07:10
Entzun

Iazko maiatzean Urtza Alkortaren alde egindako herri harresian parte hartzeagatik epaitu dituzte gaur bost herritar, Bilbon. Epaiketa atzeratu egin da urriaren 13ra arte, lekuko izan behar ziren bi ertzain ez direlako agertu.

Poliziaren aurkako atentatua leporatuta, bina urteko kartzela zigorra eskatzen du fiskaltzak auzipetuetako laurentzat, eta ordena publikoaren aurkako falta bosgarrenarentzat. Horretaz gain, guztiei 8.850 euroko isuna ezarri diete.

Eleak mugimenduak deituta, ehun bat lagun bildu dira goizean Bilboko epaitegien aurrean, Herri harresiak aurrera! Epaiketarik ez! lelopean.

Mugimenduak epaiketaren erantzule egin du Jaurlaritza, argudiatuz Ertzaintzak egindako salaketak daudela auziaren oinarrian. "Auzi hau ez da Madrildik etorritakoa, bertan sortutakoa baizik", salatu du Txerra Bolinaga eledunak. Bide batez, Bolinagak gogoratu du Loiolako herri harresian parte hartu duten beste bi herritarren aurkako salaketa ere jarria duela Ertzainzak, eta iragarri du "lege injustuen aurka" lanean jarraituko duela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.