EUSKAL HERRIA

Urriaren 17an hasiko da 'herriko tabernen' auziko epaiketa

Ezker abertzaleko 40 lagun epaiketara bidean dira, 'herriko tabernen' bitartez ETA finantzatzea egotzita.

2013ko ekainaren 5a
14:46
Entzun

Urriaren 17an hasiko dira epaitzen ezker abertzaleko 40 kide 35/02 auzian, Espainiako Auzitegi Nazionalean. 111 herriko taberna eta kultur erakunderen ordezkariak dira epaituko dituztenak; Jose Luis Elkoro, Joseba Alvarez, Floren Aoiz eta Adolfo Araiz dira epaituetako batzuk.

ETAko kide izatea egozten die Auzitegi Nazionalak. Zehazki, herriko tabernen bitartez ETA finantzatzea.

11 urte dira Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak herriko tabernen auzia abiatu zuela. 11 lagun atxilotu eta hamar espetxeratu zituen 2002an. Bost enpresa, herriko taberna bat eta etxebizitza bat miatu zituen Espainiako Poliziak.

"ETAren udaletxe proiektuaren barruan" kokatu zituen Herri Batasuna eta Batasuna, "ETAren enpresa handi bat" zela esan zuen, eta herrikoak kontrolatzen dituela. Herriko tabernen kontuak blokeatu eta jabetzak enbargatu zituen. Taberna horiek Batasunaren menpe zeudela esan zuen "politikoki, ekonomikoki eta antolakuntzari dagokionez".

Herenegun, defentsaren froga batzuk baztertu eta akusazioaren guztiak onartu zituen auzitegiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.