Gastronomia

Urriaren 19tik 21era egingo dute X. Euskal Herriko Pintxo Txapelketa

Hondarribian lehiatuko dira, ohi bezala, eta Euskal Herriko 85 pintxo egile onenek parte hartuko dute.

Iñaki Lasa Etura.
2015eko irailaren 25a
12:54
Entzun

Txikiaren handitasuna aldarrikatuko dute urriaren 19tik 21era Hondarribian (Gipuzkoa), X. Amstel Oro Euskal Herriko Pintxo Txapelketan. Gaur aurkeztu dute lurraldeko pintxo lehiaketa garrantzitsuena, Basque Culinary Centerren.

85 sukaldari lehiatuko dira guztira, Euskal Herriko pintxo egile onena nor den zehazteko. Erakunde publikoen eta pribatuen elkarlanaren fruitua da txapelketa; izan ere Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo sailen, Hondarribiko Udalaren, Hondarribiko Ostalarien elkartearen eta Heineken garagardo ekoizlearen babesa du ekitaldiak.

Euskal Herria nazioartean sustatzeko garaian gastronomiak duen garrantzia nabarmendu dute prentsaurrekoan. Izan ere, turistek "gastuaren %29a" gastronomian egiten dutela zehaztu du Mercedes Garmendia Jaurlaritzako Turismo saileko zuzendariak.

Huarteko (Nafarroa) Abaco jatetxeko Nerea Sistiaga eta Jesus Iñigo sukaldariek irabazi zuten iazko txapelketa, Arrokako sardina pintxoarekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.