Urriaren 26an "Euskal Herri osoaren aurkako erasoa" salatzera deitu dute

2013ko urriaren 15a
15:20
Entzun

Herriko tabernen eta gazteen auziak salatzeko manifestaziora deitu dute urriaren 26an, Bilbon.  Irtenbidearen alde, eskubideen alde. Libre. Epaiketa politikorik ez izango da leloa. Floren Aoiz da ostegunean hasiko den epaiketan auzipetuetako bat eta gaur goizean, Donostian, esan du "herri oso bat" nahi dutela epaitu eta zigortu.

"Euskal Herriko jarduera soziokulturalaren motorretako baten kontrako auzia da, Euskal Herriaren pultsu soziokulturalaren aurkakoa", adierazi du. Etzi hasiko den epaiketa horretan, beste 36 lagun epaituko dituzte eta horiekin batera 110 herriko taberna ere bai.

Herriko tabernei jada, baina, mina egin zaiola azpimarratu du Aoizek, "itxita eta murriztuta egon direlako". Bere hitzetan, ordea, errepresioa ez da etsipena sortzen ari; "mobilizazio mota berriak" sortzen ari direla nabarmendudu, eta horren adibide jarri ditu herri harresiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.