Desagerketa

Urriaren 30etik desagertuta zegoen Burlatako neska hilotz aurkitu dute

Burlatako (Nafarroa) Berta Santesteban Irurozti 29 urteko emakumezkoaren gorpua haren senitarteko batek aurkitu du gaur arratsaldean, Arbaiungo zintzurraren inguruan. Urriaren 30etik falta zen etxetik neska gaztea, eta egun horretan bertan haren autoa topatu zuten, hain justu, Arbaiungo zintzurraren ondoko aparkaleku batean. Azaroaren 6a bitartean bilaketa lanetan ibili zen eremu hartan 60-70 lagunez osatutako talde bat, SOS Nafarroak gidatuta.

2003ko azaroaren 13a
20:10
Entzun
Talde horrek, ordea, ez zuen desagertuaren arrastorik topatu. Alabaina, familiak bilatze lanekin aurrera segitu zuen, eta gaur, Burlatako neska gaztearen senitarteko batek topatu du hilotza, Arbaiungo zintzurretik hurbil, baina irisbide gaitza duen paraje batean.

Berta Santesteban tratamendu psikiatrikoa jasotzen ari zen.

Gorpua topatu eta berehala, SOS Nafarroari eman dio aurkikuntzaren berri senitartekoak, eta Foruzaingoak hartu du bere gain gertatutakoaren ikerketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.