250 bat lagunek -besteak beste, preso ohiek, torturatuek eta presoen senideek- manifestazioa deitu zuten lehengo astean urriaren 4rako, Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren alde egiteko, eta sumario desberdinetako auzipetuek gaur bertara joateko dei egin dute, "etenik ez duen erasoaldi politiko, judizial, polizial eta mediatikoa" eta "salbuespen egoera" salatzeko. Bilbon egingo dute manifestazioa, 17:30ean hasita Aita Donostia plazatik. "Errepresioaren aurrean protesta egitea zilegia bezain beharrezkoa dela deritzogu une honetan", esan dute auzipetuek gaur Donostian egindako agerraldian.
300 lagun dira auzietan "nahastu" dituztenak. "Gure delitua, euskal naziogintzan aritzea izan da. Lan soziala, lan politikoa, lan komunikatiboa, lan instituzionala, lan kultura, hizkuntzaren aldekoa... Eremu hauetan guztietan aritu gara azken urteotan eta horregatik epaitu, zigortu eta espetxeratu nahi gaituzte. Lana gogotik zigortzen ari dira epaiketa hauetatik ateratako sententzien bidez".
"Kezkaz" begiratzen diote etorkizunari, "Espainiako Gobernuak, indar polizial eta epaileekin eskuz esku bide honetan aurrera egiteko apostu itsuan jarraitzen duelako. Erasoaldi honen atzean, sektore oso bat lan politiko, instituzional eta sozialerako inolako aukera eta eskubiderik gabe uzteko erabaki politikoa aurkitzen da. Eta erabaki hau ez da epaileena, gobernuan dagoen alderdiarena baizik".
Politika
Urriaren 4ko manifestaziora joateko dei egin dute hainbat sumariotako auzipetuek
Bilbon izango da ekimena, eta auzipetuek "etenik ez duen erasoaldi politiko, judizial, polizial eta mediatikoa" eta "salbuespen egoera" salatu nahi dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu