politika

Urriko epaiketetako auzipetuak Stormonten izan dira

Gazte independentisten aurkako sumarioan zein 35/02 sumarioan auzipeturikoen ordezkariek Irlanda Iparraldean egin dute geldialdia, eta Martin McGuinness lehen ministrordearekin bilera egin dute. Bihar Bruselan izango dira Europako legebiltzarkideekin.

Auzipetuak Martin McGuinness Irlanda Iparraldeko lehen ministrordearekin, atzo, Belfasten.
2013ko urriaren 2a
17:53
Entzun

Segiko kide direlakoan edo herriko tabernekin zerikusia dutelakoan auzipetu dituzten 76 euskal herritarren auziaz hitz egitera joan dira Ion Telleria, Karmelo Landa, Sabino del Bado eta Aritz Lopez. Belfasten izan ziren atzo Telleria eta Del Bado Stormonteko legebiltzarrean, eta hainbat legebiltzarkiderekin bildu ziren, urriko epaiketez gain, Herrira mugimenduaren aurka egindako Polizia operazioaren berri emateko. "Harridura" eta "kezka" adierazi zuten legebiltzarkide irlandarrek.

Ondoren, Martin McGuinness Irlanda Iparraldeko lehen ministrordearekin eta Pat Seehan parlamentari eta preso ohiarekin egin zuten bilera. McGuinnessek babesa adierazi die auzipetuei eta "izugarrikeriatzat" jo du Herrira-ren aurkako operazioa.

Belfasten ere Coiste presoen sostengu taldeko Michael Culbertekin egin zuten auzipetuek bilera. Herrira-ren aurkako operazioaz jardun zuten bereziki eta bake prozesuaren alde egiteko konpromisoa hartu zuen Culbertek.
Gaur Dublineko legebiltzarrean izango dira Telleria eta Del Bado.

Bestetik, hainbat bilera egingo dituzte bihar Landa eta Lopez auzipetuek Europako Parlamentuko legebiltzarkideekin, eta agerraldia egingo dute 13:00etan. Friendshipeko kideekin batera izango da Landa. o go

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.