Gaur goizeko 10:00etan zen Fondasol enpresa Urruñan, Ibardin gainean, AHTa eraikitzeko zundaketak egiten hastekoa. Hitzordura, ordea, ez dira Fondasoleko langileak agertu. Bai, ordea, AHTaren aurka protesta egiteko zundaketak egitekoak ziren lekuan bildu diren ehundik gora lagun.
Larunbatean Baionan protesta egin zuten moduan, gaur ere traktoreak izan dira Ibardinen egin den bilkura, eta AHTaren aurka bildu direnean artean Urruñako auzapeza ere bazegoen. Zundaketak egiteko baimenik ez dutela salatzeko egin dute bilkura.
AZPIEGITURAK
Urruñan Ibardin gainean AHTren zundaketak egin behar zituen Fondasol enpresa ez da hitzordura agertu
AHTren kontra ehundik gora lagun bildu dira zundaketak egitekoak ziren lekuan, tartean Urruñako auzapeza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu