Euskal presoak

Urrunketak adindunengan duen eragina ikusaraziko du Etxerat-ek

Txostena landu du Etxerat-ek: euskal presoen guraso gehienek 70 urte baino gehiago dituzte, eta urteak daramatzate espetxeetarako bidai luzeak egiten.

Etxerat-en gaurko agerraldia Bilbon. ETXERAT
Berria
2018ko urtarrilaren 26a
17:35
Entzun

Etxerat elkarteak kanpaina berria abiatuko du datozen hilabeteetan urrunketa politikak adindun eta gaixorik dauden senideengan dituen ondorioen berri emateko. Elkarteak joan den urtean abiatutako Dispertsioaren hegiak izeneko egitasmoaren bigarren atala izango da kanpaina berria–sakabanaketaren eta haurren ingurukoa izan zen lehena–. Etxerat-ek gaur Bilbon jakitera eman duenez, euskal presoen guraso gehienek 70 urte baino gehiago dituzte, eta antzeko egoeran daude osaba-izebak eta aiton-amonak ere. Horietako gehienak 10 eta 30 urte bitartean daramatzate espetxeetarako bidai «luze» eta «garestiak» egiten. Zahartzearen eta bidai luze horien eraginez jasandako «higadurak» mugatu egiten die bidaiatzeko duten grina, eta denei heltzen zaie espetxean duten senidea bisitatzeari uko egiteko ordua, Etxerat-ek gaur jakinarazi duenez.

Errealitate hori txosten batean jaso du elkarteak, eta martxoaren hasieran hasiko da horren berri ematen Euskal Herriko auzo eta herrietan. Horretarako hitzaldi sorta antolatuko du. Txostenarekin batera, lekukotasunak jasotzen dituen bideo bat ere zabalduko du Etxerat-ek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.