Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, abusuak egiteaz gain, sexu harremanak izatearen truke bi adingabeei dirua eskaintzea egozten diote gizonari. Atzo goizean atzeman zuten, Bizkaian, Uribe aldean. 44 urte ditu.
Adingabeetako baten aitak "mezu susmagarriak" topatu zituen neskaren sakelakoan, eta horren ondotik aitortu zituen hark abusuak. Gertatutakoa salatu zuten.
Epailearen aurretik igaro ondoren, aske utzi dute; 500 metroko urruntze agindua jarri diote. Sinatzera joan beharko du hilabete bakoitzeko lehen eta 15. egunean.