Hiru ikaslek jarritako salaketaren ondotik asteartean atxilotu zuen Ertzaintzak 26 urteko kirol entrenatzailea. Epaileak aske utzi du, ikasle haiekiko urruntze aginduarekin eta hamabostero epailearen aurrera agertzeko bete beharrarekin. Pasaportea ere kendu dio.
Hiru neska adingabeek salatu dute entrenamenduetara zein lehiaketetara etxetik kanpo joaten zirenean gertatzen zirela abusuak; harekin lo egiteko edota sexu harremanak izateko engainatzen zituen irteera horietan. Halaber, salaketan gaineratu dute aurre egiten zioten kasuetan nesken aurkako jarrera hasten zuela, kideen aurrean irrigarri utziz edo gutxietsiz.
Ertzaintza ikertzen ari da ustezko erasoitzaileak sexu abusu gehiago egin ote dituen.