Ertzaintzako iturriek agertu dutenez, 34 urteko gizonezko bat atxilotu dute bart Getxon (Bizkaia), urruntze agindua urratu ondoren bikotekide ohia jotzea leporatuta.
Iturri horien arabera, bikotekide ohia jarraika izan zuela eta urruntze agindua hautsi ondoren aurpegian jo zuela salatu zuen atzo iluntzean emakumezko batek. Gertatutakoa ikertu ostean, 34 urteko A.C.J. atxilotu zuten, aipatutako bi delituak egotzita.
Emakumeen kontrako indarkeria
Urruntze agindua urratu eta bikotekide ohiari eraso diolakoan gizon bat atxilotu dute Getxon
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu