Kazetari ezaguna da Antoni Maestre Espainian —La Sexta telebista katean egiten du lan, besteak beste—, eta, atzoz geroztik, zeresan handia eman du sare sozialetan. Maestrek presoen urruntzearekin lotuta zabaldu duen mezu batek piztu du eztabaida. Empar Moliner idazle eta kazetari kataluniarrak Twitterren botatako txio bati erantzun zion, atzo. Molinerrek argazki bat argitaratu zuen, eta irudian agertzen da Carme Forcadell, Joaquim Forn eta Raul Romeva Kataluniako buruzagi independentista espetxeratuak bisitatzetik Kataluniara bueltan zihoan talde bat, elkarrekin gin-tonic batzuk edaten. Maestrek honako hau erantzun dio Molinerri: "Eskerrak beren presoak diren eta errespetatzen dituzten. Kartzeletako turismoa, AHT, gin-tonicak eta argazkitxoak sareetan".
Menos mal que que son sus presos y se supone que los respetan. Turismo carcelario, AVE, Gin Tonics y foticos en redes. https://t.co/8vCtefKFIU
— AntonioMaestre (@AntonioMaestre) 2018(e)ko uztailaren 1(a)
Maestreren erantzunak presoen urruntzea arinki aipatzen duela iritzita, hainbat mezu idatzi dizkiote hari sare sozialetan. Erantzun horietako batzuek nabarmendu dute, atzo bertan, Garikoitz Garcia Arrieta euskal presoari bisita egitetik bueltan bi lagunek istripua izan zutela errepidean. Etxerat-ek salatu du presoen urruntzeak eragindako laugarren istripua dela aurten.
Egun berean, 28 urte bete ziren Marivi Ramila presoaren ama eta lagun bat hil zirela trafiko ezbehar batean, hura bisitatzera zihoazela, Alberto Matxain kazetariak gogorarazi duenez.
Norbaitek itzuli diezaiola hau @AntonioMaestre-ri #TurismoCarcelario-az hitz egin nahi duen hurrengorako. https://t.co/lv3z0cx6Wg
— Exprai (@Exprai) 2018(e)ko uztailaren 1(a)
#turismocarcelario da goizeko 5etan Madrilgo M-40an erdiyan poliziyak zu bakarrikan gelditzia "sólo por tocar los cojones"
— Baxu ████ ██████ (@baxurde) 2018(e)ko uztailaren 1(a)
Turismo carcelario.
— Aitor Agirrezabal (@aagirrezabal) 2018(e)ko uztailaren 1(a)
- 16 muertos
- 3 accidentes en 2018
- 5.300 km de media por familia y mes
- 1.100€ de media por familia y mes
- Y mucho complice https://t.co/2IXylP5RFB
Ane Muguruza Josu Muguruza zenaren alabak agerian utzi du astebururo presoei bisita egiteko ehunka kilometroko bidaia egin behar izateak daukan arriskua. Atzo, ekaitzak harrapatu zuen bidean, etxerako bi orduko bidea gelditzen zitzaionean.
Bisitatik irten, etxera iristeko 2 ordu gelditzen zaizkizu eta hau topatzean burutik pasatzen zaizuna ezin da deskribatu. Zorionez etxean nago ta bihar gaurko odisea kontatuko diot barrukoari. #dispertsiorikez#etxerapic.twitter.com/b2y9yEGqoX
— Ane Muguruza (@Mugu_stx) 2018(e)ko uztailaren 1(a)