Urtarrilaren 10eko mobilizaziora joatera deitu du Etxerat-ek

2014ko abenduaren 16a
20:39
Entzun

"Konponbidea aldarrikatzeko eguna" izango da urtarrilaren 10a, Etxerat elkartearen esanetan. Egun horretarako, euskal presoen eskubideen aldeko mobilizazioa antolatu du Sarek, eta bertara joatera deitu du Etxerat-ek: "Ardura, konpromisoa, etorkizun hobe baterako zubia eraikitzean Bilboko ekitaldiak garrantzi handia izango du, sakabanaketa amaitzeko beste argi bat jarriko dugulako guztion artean".

Asteburu horretan, "itxaropenaren izenean", espetxeko bisitari uko egingo diote senideek, "Bilbon Berlingo Harresia bezalakoa den espetxe politika betiko amaitzeko".

Euskal preso ugariri eragingo die gaur Espainiako Auzitegi Gorena Frantziako espetxealdia aintzat hartzeaz erabakiko duenak; horregatik, egun "urduria" da gaurkoa presoen senideentzat, Etxerat-en arabera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.