EUSKAL PRESOAK

Urtarrilaren 12an Bilbon elkartzera deitu du Herrira-k

"Estatuak mugitzeko" antolatu dituzte mobilizazioak, Ipar nahiz Hego Euskal Herrian, Espainiari eta Frantziari urratsak eskatzeko. Bilbokoaz gain, Herrira-k iragarria zuen azaroaren 10erako Baionan manifestazio bat prestatu dutela.

2012ko urriaren 3a
14:05
Entzun

Amaia Esnal Herrira-ko eledunak hitz egin du elkarteak gaur goizean eginiko agerraldian: "Momentu garrantzitsua dela pentsatzen dugu, herritarrok gure nahia agertzeko bi gobernuen aurrean. Konponbidean eta bakearen eraikuntzan aurrera egitea galarazten ari diren kartzela politiken honen aldaketa eskatzen duen gizarte baten adierazpen irmoa izan nahi dute bi mobilizazio hauek".

Lehen mobilizazioa azaroaren 10ean izanen da, Baionan, 15:30ean, Euskaldunen plazatik hasita. "Frantziako Hollanderen gobernu sozialista berriari eskari zabala egin nahi diogu orain arteko ildotik aldendu eta gauzak beste modu batera egiten hasteko", esan du Esnalek, eta gogorarazi du 135 euskal preso daudela Frantziako 35 kartzelatan sakabanatuta. Bigarren mobilizazioa, berriz, urtarrilaren 12an izango da, Bilbon, 17:30ean, Casillatik hasita.

Esnalek gogoan izan du urte hasieranBilbon 100.000 lagun inguru batu zituen manifestazioa, eta hau gaineratu du: "Egoera honek irauteak eskubide galera amaigabea dakar, eta ez digu uzten sufrimenduaren kiribiletik ateratzen. Baina, horrez gain, PPren gobernuak bake prozesuan iraganari eusteko horma bilakatu du kartzela politika".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.