Euskal presoak

Urtarrilaren 12ko martxa babestu dute idazleek eta Ahotsak-eko kideek

Idazleek nabarmendu dute “bake garaia” erabili behar dela hitz egiteko eta ideiak partekatzeko, eta adierazi dute preso izandakoen ekarpenak beharrezkoak direla “ostendurik dagoen botere asimetria ikusarazteko”. Ahotsak-eko kideek diote "gizarte zibilaren lana beharrezkoa" dela.

Berria.info
2012ko abenduaren 26a
18:20
Entzun

Euskal presoen eskubideen alde urtarrilaren 12an Bilbon egingo den manifestazioarekin bat egin dute 60 idazle inguruk eta Ahotsak emakumeen mugimenduko hamalau kidek.

Idazle haien ordezkaritza bat Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean eginiko agerraldian izan da; besteak beste, Ander Iturriotz Euskal Idazleen Elkarteko lehendakaria, Joxe Austin Arrieta eta Lutxo Egia idazleak eta Abelin Linazisoro eta Dorleta Urretabizkaia aktoreak egon dira.

Guztien izenean Fito Rodriguez idazleak adierazi du euskal gizartean "aldaketa kuantitatibo" bat izan dela presoen eskubideen aldeko aldarrikapenean eta idazleen artean ere "gora" egin duela babesak. Dorleta Urretabizkaia aktoreak, berriz, mobilizazio horri begira prestatu duten testua irakurri du. Literatura eta espetxea lotzen dira testuan, eta, besteak beste, euskal presoen “esperientziak” euskal literaturan izan duen pisua nabarmentzen da.

"Arrazoi politikoengatik" euskal idazle ugari espetxeratu dituztela gogoratu dute idatzian —Bernat Etxepare, Jose Aristimuño Aitzol, Estepan Urkiaga Lauaxeta, Koldo Mitxelena, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi, Mario Onaindia, Joseba Sarrionandia, Mikel Albisu Antza... —. Eta euskarak jasandako jazarpena ere salatu dute. Idazleek nabarmendu dute “bake garaia” erabili behar dela hitz egiteko eta ideiak partekatzeko, eta  adierazi dute preso izandakoen ekarpenak beharrezkoak direla “ostendurik dagoen botere asimetria ikusarazteko”.

Ahotsak: "Gizarte zibilaren lana beharrezkoa da"

Ahotsak-eko kide diren sentsibilitate eta ideologia ezberdinetako hamalau emakumek ere atxikimendua azaldu dute gaur. "Uste dugu gizarte zibilaren lana beharrezkoa dela garai hauetan, eskubideen oinarrituta behin betiko konponbidea lortzeko pausoak emateko. Besteak beste, euskal presoen giza eskubideak bermatzeko pausoak eman behar dira".

Babesa eman duten idazleen zerrenda

Edu Zabala

Jon Urrujulegi

Fito Rodriguez

Juan Ibarrondo

Martin Aranburu

Edorta Jimenez

Josu Iraeta

Tere Irastortza

Pello Joxe Aranburu

Pako Aristi

Jon Arretxe

Bertol Arrieta

Joxe Austin Arrieta

Joseba Mirena Aurkenerena

Pablo Barrio

Gotzon Barandiaran

Iñaki Egaña

Lutxo Egia

Ixabel Etxeberria

Iñaki Friera

Julen Gabiria

Imanol Galfarsoro

Mikel Garmendia

Lander Garro

Oier Guillan

Aitxus Iñarra

Ainhoa Irazu

Joan Mari Irigoien

Ander Iturriotz

Karmele Jaio

Irati Jimenez

Cristina Lasa

M. Eugenia Lizeaga

Jon Martin

Josu Martinez

Jabier Muguruza

Iñaki Odriozola

Txema Ramirez de la Piscina

Paddy Rekalde

Eider Rodriguez

Patxo Salaberri

Asier Serrano

Pako Sudupe

Mikel Taberna

Joseba Felix Tobar Arbulu

Maite Toledo

Garbiñe Ubeda

Kirmen Uribe

Joanes Urkixo

Dorleta Urretabizkaia

Carmen Valois

Josu Waliño

Nicolas Zimarro

Martin Anso

Mikel Soto

Xoxe Estevez

Xabier Artola

Jose Luis Otamendi

Iñaki Errazkin

Cristina Marystani

Ahotsak-eko kideak

Aitziber Blanco

Duñike Arrizabalaga

Esther Larrañaga

Ainhoa Aznarez

Kontxi Bilbao

Nekane Alzelai

Arantza Isasmendi

Jone Goirizelaia

Arantza Urkaregi

Ana Etxarte

Zaloa Ibeas

Ana Perez

Arantza Campos

Rebeka Ubera

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.