EUSKAL PRESOAK

Urtarrilaren 12ko martxarekin bat egin dute bederatzi alderdi politikok

Ezker Batua, Aralar, Euskal Komunistak, Alternatiba, ezker abertzalea, Eusko Ekintza, Eusko Alkartasuna, Gorripidea eta Antikapitalistak dira euskal presoen aldeko manifestazioari atxikimendua adierazi diotenak.

2013ko urtarrilaren 4a
16:39
Entzun

Herrira-k agerraldi bat egin du gaur goizean, urtarrilaren 12an Bilbon euskal presoen eskubideen alde egingo duten manifestazioari babesa azaldu dioten alderdi politikoen berri emateko. Ezker Batua, Aralar, Euskal Komunistak, Alternatiba, ezker abertzalea, Eusko Ekintza, Eusko Alkartasuna, Gorripidea eta Antikapitalistak alderdiek adierazi diote atxikimendua martxari. Atzo, EAJk azaldu zuen ez zela protestan izango, espetxe politikan "berezko bidea" duelako.

"Urteetan eta sufrimeduan gehiegi iraun duen gatazka atzean utzi eta denen artean bake justu bat eraikitzeko aukera berriak zabalik dira Euskal Herrian", esan dute eragile politikoek sinatu duten agirian.

Ezker Batuko Andrea Uñak eta Aralarreko Asun Fernandez de Garaialdek irakurri dute testua. Gatazkaren ondorioak "askotarikoak" izanik, "denek konponduak" izan behar dutela adierazi dute, eta konponbidean aurrera egiteko preso eta erbestean dauden herritarren egoeran arreta jartzea beharrezkoa dela esan dute. "Lehen urrats gisa, beharrezkoa ikusten dugu presoei dagozkien oinarrizko giza eskubideak errespetatuak izatea", gaineratu dute.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.