Euskal presoen eskubideen aldeko nazio manifestazioa egingo dute urtarrilaren 3an, Bilbon. Etxerat presoen senideen elkarteak deitu du, "espetxeetan alarma gorria piztu delako, egoera larria delako eta, gainera, bere horretan mantentzeko edota areagotzeko asmoa agerikoa delako". 17:30ean hasiko da ekimena, Aita Donostiatik.
Gaixorik dauden presoak eta zigorra beteta dutenak askatzeko eskatuko du Etxeratek, eta presoak Euskal Herrira ekartzeko. "Ezin da beste aldera begiratu. Esaterako, gaixotasun larriak pairatzen dituzten pertsonak espetxean hiltzera zigortuak daude". Presoen sakabanaketa duela 22 urte jarri zutela martxan ere gogoratu du Etxeratek, "euskal preso politikoen eskubideak urratzean oinarri duen tratamendu berezia aplikatuz, 22 urte senideok zigortuz".
Manifestu bat plazaratu du Etxeratek, eta atxikimenduak jasotzen ari da -elkartearen webean eman daiteke-.
Euskal presoak
Urtarrilaren 3rako nazio manifestazioa deitu du Etxeratek, presoen alde
Bilbon izango da, eta gaixorik dauden presoak eta zigorra beteta dutenak askatzeko eskatuko dute, baita presoak Euskal Herrira ekartzeko ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu