Kultur eta kirol arloetan ezagun diren hainbat lagunek euskal presoen aldeko ekimena antolatu dute urtarrilaren 5erako. Iragarri dutenez, Donostiako belodromoan dantzaz, musikaz, bertsoz eta poesiaz osatutako ekitaldia egingo dute, Jare! izenarekin. Hain zuzen ere, "askatasuna" eskatzea da ekimenaren xedea, euskal preso politikoentzako "benetako aministia osoa".
Duela 30 urte amnistia bat izan zela gogorarazi du taldearen izenean mintzatu den Onintza Enbeita bertsolariak, baina aministia barik "sasi aministia" izan zela erantsi du. Ordutik, 35.000 euskal herritarretik gora atxilotu dituztela, zazpi mila torturatu, lau mila preso politiko izan direla, eta egun 700 direla salatu du. "Ia 700 preso dituen demokrazia ez da benetako demokrazia", esan du guztien izenean.
Gainera, egun 700 preso horiek oso baldintza gogorretan dauzkatela nabarmendu dute: "Preso eta sakabanatuak, gero eta gehiago dira isolatuak, bakardade egoeretara eramanak. Kondena izugarriak bete ondoren kondena luzatu zaienak. Gutiok ezagunak ditugun minbizia edo artrosi orokortua bezalako gaixotasun sendaezinak izanik ere preso eta urrun dauzkatenak".
Hori guztia dela, "benetako amnistia osoa" eskatu dute.
Enbeitarekinbatera Onintza Odriozola dantzaria, Fito Rodriguez idazlea, Jokin Uranga bertsolaria, Haritz Larrañaga surflaria, eta Oier Mendizabal pilotaria izan dira ekitaldiaren aurkezpenan. Beste hainbat lagunek ere bat egin dute ekimenarekin. Honakoak izan dira:
=b-Jon Maia, bertsolaria.
-Jon Urruxulegi, idazlea.
-Joxe Agustin Arrieta, idazlea.
-Ramon Agirre, aktorea.
-Mikel Aranburu, futbolaria.
-Mikel Labaka, futbolaria.
-Gari Uranga, futbolaria.
-Xabier Amuriza, bertsolaria.
-Jokin Elortza, 6 Urte musika taldeko abeslaria.
-Eneritz Gorritxategi, Ene Bada taldeko musikaria.
-Itziar Ituño, aktorea.
-Sonia Gonzalez, idazlea.
-Etxe, musikaria.
-Eider Rodriguez, idazlea.
-Lander Garro, idazlea.
-Andoni Sarriegi, idazlea.
-Iratxe Retolaza, idazlea.
-Amets Arzallus, bertsolaria.
-Ekaitz Maiz, eskalatzailea.
-Gorka Parapeto, eskalatzailea.
-Mikel Zabalza, alpinista.
-Miren Ziga, soka-tiralaria. =b
Politika
Urtarrilaren 5an presoen aldeko ekitaldia egingo du Jare! Ekimenak
Kultur eta kirol arloko jende ezagunak bultzatu du. Donostiako belodromoan egingo dute, eta dantza, musika, bertsoak, poesia eta beste zenbait adierazbide izango ditu ardatz. Egun 700 euskal preso politiko daudela eta baldintza gogorretan bizi direla salatu dute, eta "benetako aministia osoa" eskatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu