Gaur eta bihar ez da grebarik izango Bizkaiko dendetan. Urtarrilaren 7an, beherapenen lehenengo egunean, ordea, oraingoz deialdia mantenduko dutela baieztatu dute. Hala adierazi dute ELA, LAB eta CCOO sindikatuek. UGTk oraindik ez du bere iritzirik eman greba deialdia deitu bazuen ere.
Cecobi Bizkaiko Merkataritzako Enpresarien Konfederazioarekin bildu dira gaur arratsaldean ELA, LAB eta CCOO sindikatuak, eta patronalak eskainitako soldaten igoera ez dela nahiko adierazi dute sindikatuek. Horregatik, urtarrilaren 7an greba egingo dute. Gaur goizean Cecobiren fax bat jaso dutela adierazi dute sindikatuek, bertan, gaur arratsaldean biltzeko proposamena gein die, eta lehengoak baino eskaintza hobeekin joango dela zioen gainera, hala ere, ez da nahikoa izan.
euskal herria
Urtarrilaren 7an greba egingo dutela jakinarazi dute Bizkaiko merkataritza sindikatuek
Gaurko eta biharko grebak egingo ez dituzten arren, mantendu egin dute urtarrilaren 7ko deialdia. Cevobirekin arratsaldean bildu dira sindikatuak eta proposatu duten igoera ez dela nahiko adierazi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu