EUSKAL PRESOAK

Urtarrilaren 9an Baiona eta Bilboko manifestazioetara joatera deitu du Etxerat-ek

"Gure eskubideen alde ere aterako gara kalera", adierazi du presoen senide eta lagunen elkarteak.

Etxerat-en agerraldia Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunearen atarian. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS
2015eko abenduaren 23a
07:29
Entzun

Etxerat-ek agerraldia egin du Donostian, Sare eta Bagoaz plataformek urtarrilaren 9rako euskal presoen eskubideen alde deituriko manifestazioetara joateko eskatzeko: "Ez gara kartzelan dauden 407 pertsonengatik, ihesean dauden pertsonengatik, eta haien senide zein lagunen eskubideengatik manifestatuko soilik. Gure eskubideen alde ere aterako gara kalera. Haiei zein senideei ukatzen dizkieten eskubideak ere gureak direlako. Hor datza gure aldarrikapenaren garrantzia. Dagokiguna delako eskatzen duguna".

Elkarteak nabarmendu du aurten "salbuespen politika indartzeko saioak" bizi izan dituztela, eta hor kokatu ditu Auzitegi Nazionalak presoak gerturatzeko eskaerei emandako ezezkoak eta "euskal errepresaliatu politikoen alde gelditu gabe lan egiten dugun eragileen aurkakoak".

Mugi daitezen harriak da mobilizazioen leloa. Horregatik, Etxerat-ek azaldu du Frantziaren eta Espainiaren "immobilismoaren" aurrean, ordua heldu dela 2016an euskal presoen eskubideekiko sostengua berrestea: "Gizartearen agendan 26 urte luzez daramanak, berezko duen garrantziarekin agenda politikoetara jauzi egin dezan beharrekoa da".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.