Langabezia

Urtarrilean, 6.745 langabe gehiago

Orotara, 199.905 langabe daude egun, abenduan baino %3,5 gehiago.

Herritar bat Lanbideko bulegotik irteten. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS
2016ko otsailaren 2a
08:01
Entzun

Ohi duen bezala, urte hasieran gora egin du nabarmen langabezia erregistratuak. Espainiako Lan Ministerioaren datuen arabera, 6.745 langabe gehiago daude urte hasieratik hona Hego Euskal Herrian. Igoera nabarmenena Nafarroan izan da. Han %4,57 igo da langabezia; jarraian dator Araba %4,34ko igoerarekin; hirugarren legoke Gipuzkoa %3,09rekin; Bizkaiak ditu datu hoberenak %2,90ko igoerarekin.

Batez beste %3,5 handitu da. Igoera handia da, baina hala ere txikiena da 2008az geroztik. Iaz, esaterako, urtarrilean 8.000 langabe gehiago zenbatu zituzten Lanbidek eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuak. 2014an, ia 8.500.

Dena den, iazko datuekin alderatuta hobera egin dute zenbakiek; duela urtebete baino 21.688 langabe gutxiago daude (- %9,78).

Langile kopuruari dagokienez, urtarrilean batez beste 1.153.797 langile zeuden afiliatuta Gizarte Segurantzan. Abenduan baino 13.708 gutxiago dira, baina iazko urtarrilean baino 27.423 gehiago.

Langabezia datuak

Araba: urtarril bukaeran, 25.449 langabe. Abendutik, 1.058 (%4,34); iazko urtarriletik, -2.515 (-%8,99).

Bizkaia: urtarril bukaeran, 86.732 langabe. Abendutik, 2.441 (%2,90); iazko urtarriletik, -9.915 (-%10,26).

Gipuzkoa: urtarril bukaeran, 42.611 langabe. Abendutik, 1.276 (%3,09); iazko urtarriletik, -4.943 (-%10,39).

Nafarroa: urtarril bukaeran, 45.113 langabe. Abendutik, 1.970 (%4,57); iazko urtarriletik, -4.315 (-%8,73).

Hego Euskal Herria: urtarril bukaeran, 199.905 langabe. Abendutik, 6.745 langabe gehiago; iazko urtarriletik, -21.688 langabe.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.