EUSKALTZAINDIA

Urtarrilean egingo dute kargua hartzeko ekitaldia

2004ko abenduaren 18a
00:00
Entzun
Urtea amaitu arte Jean Haritxelharrek jarraituko du Euskaltzaindiko burua izaten. Urtarrilaren 1ean hasiko da Andres Urrutia euskaltzainburu lanak egiten. Hala ere, kargua hartzeko ekitaldia urtarrilaren amaieran egingo dute, Euskaltzaindiko iturriek atzo azaldu zutenez. Orduan irakurriko du Urrutiak kargu berriko hitzaldia. Zehazteke dago zer gai aukeratuko duen. Ekitaldia Euskaltzaindiak Bilboko Plaza Barrian duen egoitzan izango da, eta Euskal Herriko agintari politikoak gonbidatuko dituzte bertara; tartean, Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakaria, Miguel Sanz Nafarroako lehendakaria eta EAEko hiru foru diputatuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.