Ana Agirre Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak agertu duenez, Sektore Elektrikoaren Legea urratu zuen Ibedrolak, argindar sarea ez zeukalako behar bezala zaindu eta prestatuta halako arazoei aurre egiteko. Mantenimendu eskasaren ondorioz hutsegin zuen zerbitzuaren horniketak, eta jende asko argindarrik gabe egon zen hainbat egunez. Argia ez ezik, berogailuak, hozkailuak eta bizimoduan oinarrizkoak diren hainbat tresna abiatzeko argindarra ezinbestekoa denez, kalteak larriak izan zirela iritzi dio Agirrek.
Iberdrolak, berriz, jarri dioten zigorra gehiegizkoa dela uste du.
Gizartea
Urtarrileko elurteetako hornidura etenengatik 300.000 euroko isuna jarri dio Jaurlaritzak Iberdrolari
Urtarrileko elurteetan argindar hornidurarik gabe geratu ziren milaka lagun Bizkaian, batik bat, Lea-Artibai eta Busturialdea eskualdeetan. Zerbitzua behar bezala eman ez zuelako eta argindar sarearen mantentzea arautzen duen legea ez zuelako bete 300.000 euroko isuna jarri dio Jaurlaritzak Iberdrolari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu