Urtarriletik 759 salaketa jarri dituzte Nafarroan genero indarkeriagatik

Erredakzioa
Iruñea
2012ko urriaren 12a
00:00
Entzun
Ia 800. Hori da urtarriletik eta iraila bitarte Nafarroan emakumeen aurkako indarkeriagatik jarri dituzten salaketen kopurua. Iaz, denera, 1.227 jarri zituzten; ehundik gora hilean. Gehienak emakumeen aurkako indarkeria fisiko eta psikologikoagatik aurkeztu zituzten. Salaketa horiek jartzen dituzten emakumeek soslaia zehatza dute, Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuak egindako txostenaren arabera: bertakoak dira, 31 urtekoak, eta senarraren edo bikote kidearen eskutik pairatu dute indarkeria.

2002. urtetik, %92 egin dute gora Nafarroan emakumeen aurkako indarkeriarekin lotutako salaketek. Batez ere, mehatxuekin lotutako salaketek egin dute gora. Iaz, emakumeak babesteko 300 agindu eman zituzten epaileek Nafarroan. 016 telefono zenbakian, berriz, genero indarkeriarekin lotutako 800dik gora dei jaso zuten. Lanean jarraitzeko beharra nabarmendu dute Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institututik.

Asteon, Gasteizen atxilotu dute gizon bat, ustez bikote kidea jotzeagatik. Emakumeak salatu duenez, ez zen kolpatzen zuen lehen aldia. Gasteizko udaltzainek atxilotu dute, eta epailearen aurrera eramanen dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.