Torturaren Aurkako Taldeak (TAT) lehen hiru hilabeteetako balantzea egiteko Bilbon eman duen prentsaurrekoan gogorarazi du "guztira urtea hasi zenetik hemezortzi atxilotu" izan direla eta "horietatik bederatzik torturak salatu" dituztela.
Hiru kasu oso mediatiko izan direla azpimarratu dute TATeko kideek: Villabonako (Gipuzkoa) Manex Castrorena, Hernanin eta Urnietan (Gipuzkoa) atxilotutako zortzi gazteena eta Jurdan Martitegi, Alex Uriarte eta Gorka Azpitarteren atxiloketena. Ildo beretik, Espainiako Poliziak eta Ertzaintzak tratu txarrak ekiditeko protokoloak ez dituztela bete salatu dute.
Bestalde, protokolo berria prestatzen ari direla jakinarazi dute. "Nazioarteko printzipioetan oinarrituko da eta torturaren existentzia onartzera eta lege antiterroristarekin amaitzera bideratuko da, besteak beste". Neurri horien bidez "presoen duintasuna berreskuratu" nahi dutela ere adierazi dute.
Politika
Urtarriletik atxilotutako erdiek torturak salatu dituztela gogorarazi du TATek
Nazioarteko printzipioetan oinarrituko den protokolo berria prestatzen ari direla jakinarazi dute. "Torturaren existentzia onartzera eta lege antiterroristarekin amaitzera" bideratuko da, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu