GIZARTEA

Urtarriletik aurrera lizitatuko dituzte Zubietako espetxea eraikitzeko lanak

Hilabete horretarako amaituko dute proiektua idazten, Jorge Fernandez Diazen esanetan.

Espetxea egitekoak diren orubea, Zubietan. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS
2014ko azaroaren 26a
08:33
Entzun

Zubietako espetxea eraikitzeko lanei buruz galdetu dio Joseba Agirretxea EAJko diputatuak Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroari Espainiako Kongresuan. Hain zuzen, esan dio "erortzen" ari dela Martuteneko espetxea, zahartuta dagoela eta duela 66 urte eraiki zutela, eta galdetu dio zer dela-eta eusten dion gobernuak espetxe horri, Zubietakoa egin beharrean. Martutenekoa presoz gainezka egotea ere egotzi dio.

Fernandez Diazek argudiatu du 420 presorentzako lekua dagoela Martutenen eta egun 324 daudela bertan, eta gaineratu 2012az geroztik zaharberritze lanak egin dituztela. Halaber, Zubietako presondegiaren proiektua berrikusi izana argudiatu du, "zigor gela guztietan plasma telebistak eta igerileku estaliak izatea gehiago dagokiolako bost izarreko hotel bati espetxe bati baino".

Proiektu berriaren arabera, 70 milioi euroko aurrekontua izango dute espetxea egiteko lanek. Urtarrilerako amaituko dute idazten, eta hortik aurrera hasiko da lizitazio fasea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.