Urtarriletik ekainera, kale erasoek %91 egin dute behera EAEn
Paul Riosen arabera, ETAren jardueraren inguruko zantzurik ez du atzeman Nazioarteko Harreman Taldeak. Gainera, kale erasoak ia desagertu egin dira. EAEko Herrizaingo Sailaren arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, iazko lehen sei hilabeteekin alderatuta, kale erasoek nabarmen egin dute behera: bi kale eraso baino ez dira izan sei hilabeteotan eta, iazko epe bereko kasuekin alderatuta, %91 egin dute behera. Gainera, EAEko Herrizaingo Saileko iturriek jakinarazi dutenez, udan ere ez da kale eraso bakar bat ere gertatu Euskal Autonomia Erkidegoan. Oro har, ordena publikoaren kontrako delituak %27 egin dute behera urtarriletik ekainera bitarte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu