Internet

Urte amaierarako banda zabala izango da Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa osoan

Idoia Zenarruzabeitia Eusko Jaurlaritzako lehendakariordeak gaur azaldu duenez, urte amaierarako Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa osoan ezarrita egongo da banda zabala. Zenarruzabeitiak azaldu duenez, dagoeneko Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako biztanleen %40ak interneteko konexioa dauka.

2006ko martxoaren 23a
15:50
Entzun
Idoia Zenarruzabeitiak, besteak beste, KZgunea bezalako proiektuak goraipatu ditu. Lehendakariordeak azaldu duenez, proiektu horri esker lagun asko ari dira "informazioaren gizartearekin bat egiten".

Hala ere, ohartarazi duez dela "autoatseginean" geratu behar "sarearen inguruan konektatua, aktiboa, ekintzailea eta egituratua den gizartea osatzeko lan asko baitago oraindik egiteko".

Lehendakariordeak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak emandako diru laguntzarekin erosi dira interneteko konexioa duten Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako etxeetanko ordenagailuen herena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.