AHT

Urtea amaitu aurretik adostuko dituzte 'Euskal Y'-aren hiriburuetarako sarrerak

Jaurlaritzak jakinarazi duenez, Gasteizko sarrera jorratzeko batzordea urrian bilduko da, eta Bilbo eta Donostiakoak ondoren batzartuko dira.

AHTaren aurkako elkarretaratzea Bilbon. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS
2015eko irailaren 22a
09:13
Entzun

Euskal Y-ak Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako hiriburuetara izan beharreko sarbideaz bilera dute arratsaldean Julio Gomez-Pomar Espainiako Azpiegitura, Garraio eta Etxebizitzako estatu idazkariak, Ana Oregi Eusko Jaurlaritzako Lurralde Politikarako sailburuak eta Gorka Urtaran, Eneko Goia eta Juan Maria Aburto Gasteiz, Donostia eta Bilboko alkateek.

Gomez-Pomarrek bileraren ostean egin ditu adierazpenak: "Martxan dauden obrak ikuskatu ditugu; ondo doaz. Giro baikorra, zintzoa eta errealista izan da bileran". Sarbideei dagokienez, proiektuak erkatu dituztela azaldu du. Oregik ontzat jo du ministerioak adostasunera heltzeko azaldutako interesa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.