UPNk medikuen "kontzientzia eragozpena" jarri izan du aitzakiatzat Osasunbidean aborturik ez egiteko. Gobernu berriak, ordea, kargua hartu eta berehala iragarri zuen aitzakiak amaitu zirela.
Hori bera berretsi du Fernando Domiguez Osasun sailburuak ETBri eskainitako elkarrizketan. Haren esanetan, urtea bukatu baino lehen Osasunbideako erietxeetan abortatu ahal izango dute hala erabakitzen duten emakumeek.
Neurria aurrera eramateko garaian Nafarroako sozialisten babesa espero du Dominguezek; ez, ordea, UPN eta PPrena.