Gizonezko bati urtebete eta zortzi hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote, Ormaiztegiko (Gipuzkoa) aurrezki kutxa batean lapurtzeagatik. Epaiaren arabera, "su arma bat" zirudien objektu batekin sartu zen aurrezki kutxara, identifikatu gabeko beste lagun batekin, eta 11.226 euro lapurtu zituen.
2009ko ekainaren 26an izan zen lapurreta.