Urtebete igaro da Barcinari tartak bota zizkiotenetik
AHT abiadura handiko trenaren aurkako ekintza batean, hiru tartakada jaso zituen Nafarroako presidente Yolanda Barcinak 2011ko urriaren 27an, Okzitaniako Tolosan. Bada, atzo izan zuen lehenengo urtemuga ekintza horrek. Hainbat kidek tartak bota zizkioten aurpegira Barcinari, Kontseilu Orokorreko bilera batean zegoela, eta soka luzea ekarri du kontuak. Foruzainek lau lagun atxilotu zituzten tartakaden harira, autoritatearen aurkako erasoa egotzita, eta lau eta sei urte arteko espetxe zigorra ezarri zieten. Aste honetan ere Iruñean elkartu dira Mugitu-ko kideak, desobedientziara deitzeko. Horrez gain, tren lasterraren aurka duten jarrera berresteko elkartasun kanpaina bat jarri dute abian lau auzipetuek. AHTaren kontrako mezua «mundu osora» zabaltzea da asmoa, eta, horretarako, txosten bat osatu dute. Tartakadengatik auzipetutakoen kontrako prozesuaren berri jasotzen du testuak, eta nazioartean gisa horretako ekintzak egin dituztenei so egiten die. Mugitu-ren esanetan, aldarrikapenezko eta umorezko ekintza bat besterik ez zen izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu