gizartea

Urtebetean jaitsi egin da banatze kopurua EAEn, baina gehiago dira auzitegian amaitu duten kasuak

Araba, Bizkai eta Gipuzkoa aintzat hartuta, %1,5 jaitsi da banatu diren bikoteen kopurua; hala ere, lurraldeka, Bizkaian eta Araban igo egin da kopurua 2012an, aurreko urtearekin alderatuta.

2013ko martxoaren 9a
16:50
Entzun

Araba, Bizkai eta Gipuzkoan banatzeak eta dibortzioak gutxitu egin ziren 2012. urtean, aurreko urtearekin alderatuta; hala ere, igo egin da auzitegian amaitu duten kasuen kopurua, batik bat Bizkaian —kasuen %41,5 izan dira—. Kidetza Euskadiko Guraso Bananduen Federazioak eman ditu datuok.

2012ko urtarrila eta iraila artean 3.325 banatze eta dibortzio izan ziren —1.744 Bizkaian, 1.055 Gipuzkoan eta 526 Araban—; iazko epe berean, berriz, 3.377 izan ziren. 

Auzitegian amaitu duten kasuak %2,4 igo dira, eta, beraz, kasuen %36,4 dira —Bizkaian kasuen %41,5, Gipuzkoan %29 eta Araban %37,5—. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.