Datu itxaropentsuak eman ditu aurtengo Aurrera Begiraren txostenak. Izan ere, galdekatutako gazteen ia erdiek euren lanpostua arriskuan ikusten duten arren, langabezian daudenen %71k uste dute "urtebeteko epean" lana aurkituko dutela. Hain zuzen, azken datu hori nabarmen hobetu da joan den urtetik hona. Iaz, %60 ziren lana arkitzeko itxaropena zutenak. Horretaz gain, lan bila atzerrira joan beharko dutela uste dutenen kopurua bere horretan mantendu da azken urtean, %14.
Dena den, eta lan arloan baikor ageri diren arren, ez da berdin gertatzen gurasoen etxetik joateaz hitz egitean. Gazteriaren Euskal Behatokiak iaz galdekatutako 1.512 gazteetatik, ia erdiek —%49— uste dute ezin izango dutela beren kabuz bizitzera joan gutxienez urtebetean.