epaitegiak

Urtebeteko espetxe zigorra sare sozialen bidez ETA goratzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionalak zigortu egin du Asier Garziandia arbizuarra. 2014ko apirilean atxilotu zuten, Armiarama I polizia operazioan. 

2015eko irailaren 19a
19:03
Entzun

Facebook eta Twitter sare sozialen bitartez ETA goratu eta biktimak umiliatu zituela ebatzita, Espainiako Auzitegi Nazionalak urtebeteko zigorra ezarri dio Asier Garciandia arbizuarrari. 

Garziandia 2014ko apirilean atxilotu zuten, Armiarma I polizia operazioan. Guztira hogeita bat lagun atzeman zituzten, horietatik hamabost Euskal Herrian, sare sozialetan "ETAren terrorismoa goratzea" egotzita. Eloy Velasco epailearen agindupean egin zituzten atxiloketak, eta egun berean aske utzi zituzten atxilotutako denak. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.