Isuri toxikoa

Urtebeteko espetxera zigortu dituzte Rontealde S.A. enpresako bi arduradun, gizon baten heriotza eragin zuen SO2 isuriagatik

Barakaldoko Rontealde S.A. enpresako zuzendariari eta fabrikazio buruari urtebeteko espetxe zigorra eta hiru urteko inhabilitazioa ezarri die Bilboko Probintzi Auzitegiko Bigarren sekzioak. 1994ko urriaren 21ean SO2 gai toxikoa isuri zuen enpresa horrek, eta, ondorioz, gioznezko bat hil zen eta beste 21 lagunek osasun arazoak izan zituzten. Tribunalaren arabera, aipatutako bi lagunak dira gertatutakoaren arduradunak; zehazki, "zuhutziagabetasunak eragindako hilketa" egotzi die.

2003ko uztailaren 25a
19:20
Entzun
Nolanahi ere, akusazioak leporatzen zien zenbait delitutatik absolbitu egin ditu tribunalak; hala nola, delitu ekologiitik libratu egin ditu, eta baita zuhurtziagabetasunak eragindako lesioen faltetatik. Halaber, lantegi bereko mantenimendu burua kargu guztietatik libre utzi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.