Politika

Urtebeteko kartzela zigorra ezarri diote gazte bati ETA goraipatzeagatik

Gazte bilbotarrak onartu egin ditu bere aurkako karguak.

Ibai Otxoaren aurkako epaiketa, Madrilen. EMILIO NARANJO / EFE
2016ko urtarrilaren 12a
07:52
Entzun

2014ko azaroan atxilotu zuten gazte bilbotarra, sare sozialetan "terrorismoa goraipatzea" egotzita. Fiskaltzak urte eta erdiko kartzela zigorra eta hamar hilabeteko gaitasungabetzea eskatu zuen haren aurka, Twitterreko bere kontuan "Gora ETA militarra" eta "norbaitek eman diezaioke tiro bat garondoan Infantari?" gisako esaldiak idazteagatik. Azkenean, ordea, defentsako abokatuak eta fiskalak akordioa hitzartu dute, eta urtebeteko kartzela zigorra eta zazpi hilabeteko gaitasungabetzea ezarri diote.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.