NAFARROA

Urtebeteko kartzela zigorra, PPko bi zinegotziri mehatxu egiteagatik

Iruñeko epaitegiaren ebazpena ez da irmoa. Burlatan sortu ziren istiluak, herri bazkari baten ostean, 2009an. Bi gazte auzipetu zituzten. 

Berria.info
2012ko irailaren 10a
12:44
Entzun

Iruñeko 2. Zigor Epaitegiak urtebeteko kartzela zigorra ezarri die bi gazteri, PPko bi zinegotzi mehatxatzea egotzita. Epaia ez da irmoa, helegitea jarri daiteke. 

Burlatan (Nafarroa) sortu ziren istiluak, herri bazkari baten ostean, 2009an. Amaia Zarranz PPren Tafallako idazkariak adierazi zuen bazkarian zinegotzien aurkako "oihuak botatzen eta abestiak kantatzen" aritu zela "herritar talde bat". Istiluen ondoren, Poliziak hainbat herritar identifikatu zituen. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.