2012ko martxoaren 29ko greba orokorrean autobus baten azpialdean etxean egindako lehergailu bat jarri izana leporatuta epaitu zuten.
Ertzaintzak atxilotu zuen Gonzalez, 2012ko irailaren 18an, Balmasedan (Bizkaia), martxoaren 29ko greba egunean autobus batean lehergailu bat jarri zuelakoan. Gonzalez espetxeratzeko agindu zuen Pablo Ruz epaileak, "kalte terroristak" eragin zituela argudiatuta. Fiskaltzak "erakunde terroristako" kide izatea ere egotzi zion, baina epaileak ez zuen aintzat hartu eskaera.
2013ko urtarrilean utzi zuten aske. Atxiloketa "politikoa" izan zela salatu zuen ezker abertzaleak Gonzalez atzeman zuten egunean. Fiskalak bost urteko zigor eskaera egin zuen.
Auzitegi Nazionalak, ordea, ez du ebatzi "terrorismo" deliturik egin duenik, eta "kalteak" eragiten saiatzea egotzita zigortu du; epailearen arabera, aintzat hartzekoa da greba eguna zela eta piketeetan jardun zuela Gonzalezek.