Urtebeteko zigorra, umeak galbideratzea leporatuta

2011ko urriaren 27a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Gizon bati urtebeteko kartzela zigorra ezarri diote Donostian pornografia erabiliz haurrak galbideratzea leporatuta. Epaian azaldu dutenez, adingabeak ordenagailuko kameraren aurrean masturbatzera bultzatzen zituen gizon horrek, eta biluzik argazkiak egin eta berari igortzera ere bai. Nerabea balitz bezala hurbiltzen zen bera ere adingabeengana Interneten gaztetxoek elkarrekin harremanetan jartzeko erabiltzen duten zerbitzu baten bidez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.