Ezker abertzaleak igandean aurkeztutako dokumentuak ez du ezabatzen sentsibilitate horrek «urteetan izan duen isiltasun konplizea», Idoia Mendia Jaurlaritzako bozeramailearen ustez.Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, Jaurlaritzako bozeramaileak anbiguotzat jo du Konponbide haizea dabil, ETAren biktimen inguruan izandako jarreraren inguruan autokritika egiten duen agiria, eta azpimarratu du ezker abertzaleak gehiago egin dezakeela eta gehiago egin behar duela. Gai horretan «egiteko bide luzea» dauka ezker abertzaleak, Mendiaren irudiko.
Ezker abertzaleak proposatutako Egiaren Batzordea osatzearen kontra dago Jaurlaritza, Mendiaren arabera, eta azaldu du ez zaiola egokia iruditzen trantsiziozko justizia terminoa ere.
Gai horietaz hitz egiteko erakundeak daudela nabarmendu du Mendiak. Eusko Legebiltzarrean, ordea, ez dago ezker abertzalearen ordezkaritzarik. Mendiak ez du esan gai hori nola konpondu beharko litzatekeen.
PPren irmotasuna
Antonio Basagoiti PPko kideak, berriz, «iragana zuritu» nahian aritzea egotzi dio ETAri, baina azpimarratu du hori egiterik ez dagoela: «Egin behar duena desegitea da, eta zuzenbide estatua bere egitea». PPk «terrorismoaren kontrako borrokan» edukitako jarrera goretsi zuen TVEn egin zioten elkarrizketan: «PPk gauza asko egingo zituen gaizki, baina terrorismoaren kontrako borrokan beti defendatu izan du gauza bera: irmotasuna, exijentzia demokratikoa eta terrorismoa garaitzea». Bestelako jarrera edukitzea aurpegiratu zion Basagoitik PSOEri: «GALetik negoziaziora pasatu dira, terrorismoaren kontrako ekintzatik negoziaziora, eta PPrekin ituna egitera».
Urteetako «isiltasun konplizea» ez dela ezabatu Mendiak ohartarazi du
Basagoitik uste du ETAk «iragana zuritu» nahi duela, baina gaineratu du haren egitekoa desegitea dela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu