LURRIKARAK ITOITZ INGURUAN
Urtegi Handien Batzordeko kideak Itoitzen
Espainiako Urtegi Handien Batzordeko kideek bisita egin zuten asteartean Itoizko urtegira, eta «hormaren kalitatea» nabarmendu zuten bisitaren amaieran. Erakunde horretako presidente Luis Bergak erran zuen «segurtasun handiko urtegia izateko baldintzak betetzen» dituela Itoitzek. Batzordeko kideen bisitaren harira, Itoizko Koordinakundeak prentsa oharra plazaratu du erakunde horri buruz. Koordinakundea ez da haren presidentearen hitzekin harritu, eta Espainiako Urtegi Handien Batzordeko kideek Itoizko urtegiko obretan esku hartu dutela ezagutarazi du. Koordinakundeak prentsaurrekoa emanen du gaur urtegiko segurtasunaz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu