Itoizko urtegia
Urtegiaren ezker magala mugitzen ari dela ohartarazi du Koordinakundeak
Itoizko Koordinakundeak jakinarazi duenez, urtegiaren ezker magala mugitzen ari dela jaso dute han dauden inklinometroek. Urtegia betetzen hasi eta lurrikarak gertatzen direnetik, mugimendu horiek areagotu egin direla diote gainera. Ebroko ur Konfederazioko barne agirietan ere grafiko horiek jasota daudela diote. Hori guztia dela eta Itoizko arduradun politiko eta tekniko guztiak euren kargutik kentzeko eskatu dute Koordinakundekoek, eta maiatzaren 28an manifestazioa egingo dute.
Koordinakundeak esan duenez, mugimenduak geratzekotan 25 metro inguruko sakoneran gertatuko zirela espero zen, baina makinek 40 eta 45 metrotan ere sumatu dute mugimendua Ondorioz, koordinadorak ohartarazi duenez, 25 metroko sakonerarekin eror ziteke material kopurua 20 hektometro kubikokoa bazen, orain kantitate hori handituko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu