Urteko azalaren hautaketa hasiko da astelehenean

Irakurleek 2019ko lehen orrialde onenak bozkatu ahal izango dituzte. Ekainean sei urte beteko ditu BERRIAren diseinu eta eduki aldaketak

mikel p ansa
2020ko otsailaren 1a
00:00
Entzun
Ekainean sei urte izango dira BERRIAk papereko edizioa eta, horrekin, azalen diseinua berritu eta aldatu zuela. 2014ko ekainean izan zen aldaketa, papereko edizioa berritzeko gogoetaren emaitza. Egunkari esanguratsuago bat egiteko asmoari jarraituz, igandeetako edizioa sendotzea izan zen gogoetaren asmoetako bat; horren barruan, gai bat dosier modura lantzea erabaki zuen, eta mantxeta ere aldatu zuen, Igandea izena agerian jarrita.

Aldaketa horren ispilua izan da igandeko azala. Igandeetako gai nagusia erakusteko, diseinuak eta sormenak irekitako bideak esploratu ditu, nazioarteko eredu esanguratsuen inspirazio iturriari jarraituz —Liberation, The Economist, Portugalgo Público...—.

Ikasketa prozesu etengabeko bat izan da BERRIAko taldearentzat eta Diseinu Taldearentzat. Argazkilaritza, diseinua, irudia, ilustrazioa, muntaketa... Ezagutza arlo askotan sakontzeko modua izan da; asteroko bileretan eta talde osoaren inplikazioarekin eta ekarpenekin egindako bide bat.

Bide horretan, BERRIAk hamabost urte egin zituenean, aste barruko azalak ere berritu zituen, 2018ko ekainean. Tipografiak eta azalaren egitura aldatu zituen, aste barruko azalak ere ikusgarriagoak eta argiagoak egiteko.

Aldaketa horiekin batera, urteko azala aukeratzeko lehiaketa egiten ere hasi da BERRIA azkenaldian, eta aurten ere aukera izango da: iazko hogei azalen artean—goiko irudian— aukeratzeko modua izango dute BERRIAlagunek eta irakurleek. Astelehenean hasiko da botoa emateko epea, eta otsailaren 10ean bukatuko da. Parte hartuko dutenen artean hiru sari zozkatuko dituzte: Urkixokoa nekazaritza etxean egonaldi bat; Errioguarda jatetxean otordu bat; eta BERRIAren urtebeterako harpidetza bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.