•1993. Andre talde batek alardean parte hartzeko eskaria egin zuen. Eskari hura «emeki-emeki» egin zutela diote, eta erantzunik ez zutela jaso.
•1996. Irunen hilabete batzuk lehenago hainbat lagunek urratutako bidea abiatuz, soldaduz jantzitako hainbat emakume Hondarribiko alardean parte hartzen saiatu ziren. Kale Nagusiko atari batetik abiatu ziren. Erasoek eta irainek eragotzi egin zieten desfilearekin bat egitea.
•1997. Jaizkibel konpainian antolatuta, hainbat andre eta gizon alardean parte hartzen saiatu ziren; andre talde handi batek ez zien utzi pasatzen.
•1998. Andreek gizonen parean desfilatzeko baimena zutela onetsi zuen EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak, eta horretarako baliabideak jartzeko eskatu zien udalei. Bai Irunen eta bai Hondarribian, emakumeak soldadu gisara irtetearen kontrakoek alardeak pribatizatzea erabaki zuten, hartara legea saihesteko. Ertzainek galarazi egin zieten Jaizkibelgo kideei desfilean sartzea, baina metro batzuk egin zituzten.
•1999. Abiatu ere ezin izan ziren egin Jaizkibelgo kideak. Ertzainen hesi batek eragotzi zien bidea. 12 lagun zauritu ziren.
•2000. Berriro eragotzi zieten bidea Jaizkibelgo kideei.
•2001. Ehun metroko bidea egin zuen Jaizkibelek, lehendabizikoz.
•2003. Lehendabiziko aldiz ibilbidea egin zuen Jaizkibelek, San Pedro kalea ere zeharkatuta. «Mugarria» izan zen. •
2005. Goiz eta arratsaldez desfilatzea lortu zuen Jaizkibelek.
2006. Plastiko beltz bat zabaldu zuten kontrakoek Jaizkibel konpainia igaro bitartean. Ondorengo urteetan, horren antzekoak egin dituzte.
2011. Hainbat urtetan iskanbilarik gabe desfilatu ostean, ibilbidean aldaketak ezarri dizkio Jaizkibel konpainiari Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak.
Urtez urte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu