Urtza Alkorta eta Zunbeltz Bedialauneta bihar pasatuko dira Eloy Velasco Espaniako Auzitegi Nazionaleko epailearen aurretik, Madrilen, Espainiako Gobernuko Barne Ministerioko iturriek gaur arratsaldean jakinarazi dutenez. Ertzaintzak atzeman zituen ostegunean, ETAren talde bat osatu izana egotzita, eta oraindik inkomunikatuta dauzka.
Operazio berean asteartean atxilotutako bost lagunak larunbatean kartzelara bidali zituen Velascok, Soto del Realera (Espainia): Ibon Iparragirre, Asier Badiola, Jabier Zubizarreta, Xeber Uribe eta Jon Iñaki Esnaola. Lehen biei ETAko kide izatea egotzi die epaileak, eta Zubizarreta, Uribe eta Esnaolari erakunde armatuari laguntza ematea. Bostak epailearen aurrean konfiantzako abokaturik gabe egon ziren, inkomunikazio egoeran oraindik, eta kartzelan ere hala dauzkate -legezko epea hamar egunekoa da denera-.
Ertzaintzak bost horiek Ondarroan, Gizaburuagan (Bizkaia), Mutrikun eta Deban (Gipuzkoa) atzeman zituen, Alkorta Durangon (Durango) eta Bedialauneta Ondarroan. Hemengo hautetsi independentista da Alkorta.
atxiloketak
Urtza Alkorta eta Zunbeltz Bedialauneta bihar pasatuko dira epailearen aurretik, inkomunikatuta
Ostegunean atxilotu zituen Ertzaintzak, bi egun lehenagoko operazioarekin lotuta. ETArekin zerikusia izatea leporatzen diete. Ibon Iparragirre, Asier Badiola, Jabier Zubizarreta, Xeber Uribe eta Jon Iñaki Esnaola Soto del Real kartzelan sartu zituzten larunbatean, eta inkomunikatuta segitzen dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu