Konponbideari begira

Uruguaik babesa agertu dio Euskal Herriko bake prozesuari

Uruguaiko Gobernuak bultzatuta, bakearen aldeko topaketak egingo dituzte datorren ostegunean Montevideon. Bertan izango da, besteak beste, Lokarri herritarren sareko koordinatzailea, Paul Rios. 

Uruguaiko presidente ohia, Julio Sanguinetti. SEBASTIAO MOREIRA / EFE
2014ko maiatzaren 29a
08:05
Entzun

Euskal Herriko bake prozesuari babesa agertu asmoz, Uruguaiko Legebiltzarrak, Centro Euskalerria euskal etxearekin elkarlanean, hango eta hemengo ordezkarien arteko topaketak antolatu ditu datorren ekainaren 5erako. 

Ekitaldia Uruguaiko Legebiltzarrean egingo da, Ordezkarien Ganberako aretoan, eta bertan parte hartuko dute, besteak beste, Ordezkarien Ganberako presidenteak, Lucia Topolansky senatariak, Julio Sanguinetti presidente ohiak eta Lokarriko koordinatzaile Paul Riosek. 

Komunikatu baten bidez, Montevideok txalotu egin ditu orain arte emandako aurrerapausoak, eta alde guztiak lanean jarraitzera deitu ditu. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.